domingo, 23 de mayo de 2010

publizitate sexistari begira


Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:
• Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
• Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
• Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
• Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
• Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
• Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
• Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
• Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Nire 15 iragarkiak aukeratzeko anuncios.com webgunera jo dut eta bertan 3. orrialdean agertzen diren 15 iragarkiak hartu ditut:

1.Mahou: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048205012501/mahou.1.html
Nire ustez iragarki hau ez da sexista, futbolaren munduari egiten dio erreferentzia eta nahiz eta normalean futbola gizonekin erlazionatzen den emakume bat agertzean da futbol partidu bateko espektadore bezala animatzen.

2.Google: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048146012501/google.1.html
Iragarki hau ez da sexista, goggleren azkartasuna azpimarratzen du eta agertzen den gizakien elementu bakarra esku bat da, zein ez dakigun emakumezkoa edo gizonezkoa den.

3.San Miguel: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048141012501/san-miguel.1.html
Nire ustez iragarki hau ez da sexista ulertu dudan heinean berdintasuna agertzen delako gizon eta emakume bat agertuz iragarkian eta situazio berbera jasanez.

4.Pans&Company: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048207012501/pans-company.1.html
Iragarki honek ez du sexismoren arrastrorik emakume eta gizonak agertzen direlako dantzatzen eta jantokiaren langileak emakume eta gizonak dira baita ere.

5.Nokia: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048098012501/nokia.1.html
Iragarki honetan sexismoren edo gehienbat emakume eta gizonen estereotiporen bat somatu daiteke zeren eta gizonak mugikorraren GPSa erabiltzen dute dibertitzeko motorraz ibiltzen eta emakumeak zapatoen denda bat aurkitzeko erabiltzen du.

6.Port Aventura: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048211012501/portaventura.1.html
Iragarki honetan ez dago sexismorik emakume eta gizonezko desberdinak agertzen direlako egoera berberan.

7.Seat León: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048086012501/seat-leon.1.html
Iragarki honetan sexismoa somatu daiteke erakusten delako gizon bat lan egiten itxaroten bere kotxea hartzeko momentua eta kotxea hartzerakoan emakume bat sartzen da baita ere kotxera elementu gehigarri bat bada bezala.

8.Nike: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048047012501/nike.1.html
Goian jarritako puntuak ikusirik ez litzateke sexista baina baten batek sexista dela esan dezake futbolera bakarrik gizonezkoak jolasten dutenen irudia eman dezakelako.

9.Metro de Madrid: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048040012501/metro-madrid.1.html
Nire ustez iragarki hau ez da sexista alde batetik gizona umea zaintzen agertzen delako (normalean estereotipoen arabera emakumeek egiten dute hori) eta “kaleko langileen” artean emakume eta gizonak daudelako.

10.Coca-Cola: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048049012501/coca-cola.1.html
Iragarki hau ez da sexista emakume eta gizonezkoak egoera beretsuan ageri direlako.

11.Kalise: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048133012501/kalise.1.html
Aurrekoaren antzera, nire ustez ez da sexista emakume eta gizonezkoen berdintasuna ageri delako egoera antzekoetan agertzen.

12.Turismo de Canarias: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048006012501/turismo-canarias.1.html
Ez dut sexismorik somatzen iragarki honetan.

13.Lipton: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048007012501/lipton.1.html
Sexismoaren arrastroren bat aurkitzea ulertu dezaket protagonista gizonezkoa delako eta musika bandako ia kide guztiak gizonezkoak direlako.

14.La Casera: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048050012501/casera.1.html
Sexismoa ikusi daiteke iragarki honetan estereotipoengatik, kalean eskoba pasatzen emakumezko bat agertzen da eta erosketak egiten beste bat, baita emakumezko bat bere semeei merienda prestatzen.

15.Movistar: http://www.anuncios.com/VerPiezas/television/nuevos-anuncios/1048008012501/movistar.1.html
Ez dut sexismorik somatzen bai emakumezkoak bai gizonezkoa ageri direlako antzeko gauzak egiten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario