martes, 18 de mayo de 2010

publizitatearen mugak


"Los límites de la publicidad"
Fernando Trias de Bes

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Justizia oso geldoa delako eta salaketa egiten denan publizitate hori geldiaraztera behartu daiteke salaketa onartzen den edo ez ikusi arte, gainera markaren irudia kaltetu dezake, horregatik markaek salatuak izateko arriskua izan ditzaketen iragarkiak egitea deuseztatzen dute eta kanpainia seguruagoak egiten dituzte.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Sexua eta biolentzia saltzeko erabiltzen direnean txartzat hartzen direlako baina entretenitzeko erabiltzen direnean ez. Testuan ez da hori azaltzen baina nire ustez hori gertatzen da publizitateak tendentziak eta bizitzeko moduak markatzen dituelako, hau da, produktu jakin hau erosi modu jakin honetan bizitzeko eta abar.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Esaldi hori tabakoa eta alkoholaren arazoari zuzentzen da ezin direlako iragarri baina jendeak kalean erosi ditzakelako. Nire ustez legea horrela da produktu horien kaltegarritasuna demostratuta dagoelako eta publizitatearen helburua saltzea denez, horrela produktu hoien salmenta jaistea lortu nahi dute baina ezin dute produktu hori mdesagertarazi edo merkatutik kendu. Hala ere produktu hauek esponsor moduan ibiltzea ez dago debekattuta eta horrela arrakasta handiak lortu ditzakete, testuan hau “hecha la ley hecha la trampa” esaldiarekin azaltzen da.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Autoerregulazioa Autocontrol erakundearen bitartez egiten da eta abantaila da haien arteko aholkuekin sor daitezkeen egoera eta arazo ezberdinak aurreikusten dituztela eta konponbide bat bilatu dezaketela

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nire ustez iragarkiak egiterako askatasuna askoz handiagoa izan beharko zen baina ez erabatekoa, hau da, bakarrik muturreko kasuak kendu beharko ziren adibidez arrazakeri edo sexismo oso argiak erabiltzen dituztenak. Askotan ikusten dugu iragarki asko gehienok ikusten ez dugu arazo edo egoera batengatik kentzen direla eta nire ustez kasu hoiek desagertu behar dira. Badago jendea gauza guztietaz kezatzen dena eta arazoa bilatzen dutenak beti, arazoa bilatzen dute arazoa ez dagoen lekuan. Iragarkiak helburu jakin baterako eginda daude eta zentsua aldatzea arazoa bilatzeko gehiegizkoa delako nire ustez.
Hiritar sinple eta normal bat nire ikuspuntu berbera edukiko duela uste dut baina “tikismikis” batekin aurkitzen bagara pegak atera diezaioke edozein iragarkirei, baina hau bizitzako aspektu askotan gertatzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario