martes, 18 de mayo de 2010

publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?


“La publicidad vende menos pero entretiene más”
Alberto Sanz Galí


1. Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?

Hartzailearen inplikazioa bilatzen da, hartzailearen partehartzea bilatzen duten historioak sortzen dira iragarkietan, “ikusketa aktiboa” deritzo honi, hau da, ez da iragarkia ikusten soilik, iragarkia ikusi eta gero hartzaileak buelta bat ematen dio iragarkiari bere buran ulertu ahal izateko, iragarkiari esplikazio bat bilatzen dio. Momentu horretan hartzailea “protagonista” bihurtzen da eta pertsuadituak izaten ari garenekiko kontzientzia txikiagoa da eta hori aspektu oso garrantzitsua da.

2. Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditue etekinak egoera horretatik?

Legea ez da betetzen ez delako oso zorrotza eta dituen kaltek edo isunak lege hori apurtzen lortzen ditugun etekinak baino askoz ere txikiagoak direlako, hau da, errentagarria da legea ez betetzea, gainera legea aplikatu behar duen Minsterioa modu oso bigun batean egiten du aplikazio hori.
Kateek ateratzen dute etekina egoera horretatik mozkin hirukoitzekin: saturazioaren extrengatik, eskari eskaitzak ekarritako prezioen igoeragatik eta iragarleak hainbeste iragarki artean ongi posizionatuak egoteko ordaintzen dituzten extrengatik.

3. Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan?

Mezua berak garrantzia galtzen duela eta historioak hartzen dutela protagonismoa, “todo vale” teknika erabiltzen da, hau da, iragarkiaren arrakasta lortzeko edozer gauza egitea kanonak jarraitu gabe eta marka ezagutaraztea edo produktua saltzea bezalako helburu garrantzitsuenak alde batera utzita.

4. Publizitateak gehiago entretenitu baino gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?

Bai, gaur egungo iragarki ugari originaltasuna eta abar bilatzen dute eta agian iragarki sariduna izatea eta produktua alde batera uzten dute askotan publizitatearen betiko helburu nagusiak ahaztuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario