viernes, 30 de abril de 2010

postestaren emaitzak


Post test hau Ander Perez eta Edu Miguel egin dugu biok batera, gure inkesta burutzeko Volskwagen Golf kotxearen “moneda” iragarkia aukeratu genuen eta inkestarako aurreko ariketan azaldutako targeta aukeratu genuen, inkesta hau posta elektronikoz bidaltzea aukeratu genuen, egia esanda jendeak guk encuestafacil.com webgunean egindako inkestaren linka jasotzen zuen inkesta burutu ahal izateko. Guztira 37 pertsonak egin zuten guk burututako inkesta. Inkesta egindako batzuekin hitz eginda, esan ziguten inkesta apur bat luzea zela eta agian horregatik 37 erantzun eskas jaso genituen. Hauek dira jasotako inkesta hoietatik guk atera ahal izan ditugun ondorioak:

Lehenengo galderari dagokionez (zein kotxe iragarki gogoratzen duzu azkeneko boladan?) hurrengo erantzunak jaso genituen: Batzuk Citroen-eko “Transformers” iragarkia aipatu zuten, beste batzuk BMW-ren iragarkia eta baten batek guk aukeratutako iragarkia.

Iragarkia azaltzerakoan bere aspektu garrantzitsuenekin ea ikusita zuten galdetzeko 37tik 21 (%56,75a) pertsonek ezetz erantzun ziguten honela bere inkestari amaiera emanez ezezkoa bada inkesta amaitzeko jartzen dugulako inkestan. Iragarkia azaltzen soilik apur bat zaila zen jendeak gogoratzea iragarki apur bat konplexua zelako, eta gure ustez iragarkia erakutsiz jende gehiagok gogoratuko zuen baina noski, hori ezin daiteke egin. Beraz bai gogoratzen zutela esan zutenak geratzen zaizkigu, 16 pertsona hain zuzen ere, hau da, %43,24ak.

3. galdera zen ea iragarkien zein elementu egiten dizun iragarkia gogoratzea, 16 tik 4k (%25ak) musikagatik zela esan zuen, 7k produktuagatik (%43,75a) eta 5 pertsonak moneta eta iturriagatik, hau da %31,25ek.

Spot-aren ulergaitasunari dagokionez, ikusi izan dugu aukeratutako iragarkia ez dela oso erraza lehenengo ikusaldian ulertzeko. Baina behin ulerturta originala eta ona iruditu zaie.

Spota beste iragarkiekin konparatzerako orduan, 15ek iragarki ona dela deritzote, 4k oso onadela eta 2 inkestatuei besteen parekoa dela erantzun digute.

Ez dugu ahaztu behar iragarkia kotxea saltzeko egina dela, ondorioz inkestatuei ea iragarkia ikusita erosiko zuten galdetzea komeni zerla iruditu zitzaigun. Erantzunak hurrengoak izan ziren: 8k ezetz, 9k ikusi arren beharbada ez luketela erosiko eta azkeneko 4ak beharbada baitez beharbada ezetz erantzun ziguten.

Bestalde, eta guk planteatutako 9. galderari (¿Espera usted que este producto/servicio sea muy distinto a otros que hay en el mercado?) erantzunez, gehiengo handi batek merkatuan dauden beste produktuak bezala kokatzen dute gurea.

Iragarkia deskribatzeko hainbat subjektibo jarri genituen aukeratzeko eta iragarkia gogoratzen zutenen artean hitz deskriptibo onak jarri zituzten.

Azkenik, aipatzea ea automobilik erabiltzen zuten galdetu genuela eta horietatik 17k baitz erantzun zigutela eta 4k ezetz.

Emaitzen analisia aztertu ostean, ondorioztatu dezakegu oro har kalitatezko iragarkia dela Voslkwagen Golf-aren iragarkia. Hala-eta guztiz ere, iritzi hau iragarkia gogoratzen zuntenen artekoa da, hainbatek ez baitzuten gogoratzen eta hauek inkestatik kanpo gelditu direlako, noski. Datu honek ere asko esaten digu, baremo normaletik gorago egongo balitzatekelako iragarkia, beharbada gehigok gogoratuko lukete.

Lehen aipatu bezala, iragarkia ez da ulerterreza, bueltatxo bat eman behar zaio ondo ulertzeko. Baina behin ulertuta, lortutako satisfakzioa ona da.

Baina iragarki ona izan arren, gehiengoak ez dute beraien harrera adatu produktuarekiko, hori da behintzat guri esan digutena. Ondorioz, esan daiteke kasu honetan, iragarki original batek ez duela inkestatuen joera aldatu. Horretarako, iragarkia bai baina bestelako elementuak ere kontutan dituzte, hau da, kotxearen kalitatea, diseinua, marka… ez iragarkia soilik. Azken finean, kotxe bat gastu handiko produktu bat da eta berau erosteko aspektu asko kontutan hartzen dituzte kontsumitzaileek. Beharbada, Mixta bezalako freskagarri berri batek, iragarki original batek, jendeak freskagarria probatzera bultzatuko luke, azken finean kontsumitzaileari ez diolako ekonomikoki askorik suposatzen edaria erostea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario