viernes, 16 de abril de 2010

eraginkortasun sariak


Eraginkortasun sarietan kreatibitatea alde batera usten da eta eraginkortasuna da saritzen den gauza bacarra, eraginkortasun hori neurtzeko frogak behar dira noski eta hori da eskatzen dena sariak ematerako orduan, gure kanpainaren eraginkortasunaren frogak ematea. Azken finean kanpaina bat egiten dugunean eraginkorra izatea nahi dugu gure produktua saltzeko edo ezagutarazteko, beraz, oso aproposak eta logikoak iruditzen zaizkit sari hauek. Eraginkortasuna kanpainian inbertitu dugun dirua begiratzen kusi daiteke, hau da , inbertitutako diruari atera diogun errentagarritasuna, baina diru asko inbertitzea ez du esan nahi eraginkortasun lortzea diru gutxirekin eraginkortasun handia lortu daitekelako eta diru askorekin gutxi.
Sari hauek iragarlearen helburutik hasten dira eta emaitzen lorpenari ailegatzen da iragarlearen eta agentziaren arteko kolaborazioaren bitartez.

Argi dago ez dutela kreatibitate sariek duten ospe berbera gehienok ezagutzen dugulako kreatibitate sariren bat baina ez ordea eraginkortasunekoak.
Kreatibitate sariak agentziek antolatzen dituzte, baina eraginkortasun sariak iragarle berak antolatuak dira, esan daiteke kreatibitate sariak agentziak notorietatea lortzeko antolatzen dituztela, baina azken finean eraginkortasun sarietan agentziak saritzen dira baita ere eta kanpainiarik eraginkorrenak egiten dituzten agentziek notorietate eta ospe handia lortuko dute. Argi dago iragarleek ere zerbait lortzen dutela honekin, horretarako antolatzen dituzte eta. Sarien irabazleek lortzen dituzten ospea eta kredibilitate maila oso altua dela.

2009. urteko Eficacia sarien irabazleak hurrengokoak izan ziren: Atrapalo, Ikea, Linea directa, Trina, Bancaza, BBVA, Miravete de la Sierra, Movistar, Banco Gallego, Coca-Cola, Ford, Florette, Mahon 5 estrellas, Banc de Sang, Albal, Leroy Merlin, Páginas Amarillas, Carglass, Natural Money, El Corte Ingles, Ayuntamiento de Pamplona, Gadis, Acción contra el hambre, Conferencia Episcopal eta Antena 3 ponle freno.

2009ko iragarleen inbertsio rankinga begiratzen badugu hauetatik bakarrik Telefonica, El Corte Ingles, Coca-Cola eta Linea Directa aurkitzen ditugu. Aipatzekoa da adibidez Telefonica inbertsio gehien egindakoa dela, eta bi sari lortu zituela ikusten dugu, argi dago hainbeste iragarki eta kanpaina eginda baten bat oso eraginkorra izateko aukerak ditugula, ez dut esaten erraza dela eraginkortasuna lortzea horrela baina posibilitate gehiago daude. Hala ere badaude inbertsio handirik egiten ez dituzten iragarleak eta eraginkorrak izatea lortu dutenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario