viernes, 30 de abril de 2010

Iragarkien elementuen eraginkortasuna


Klasean anuncios.com webgunean agertzen ziren azkenengoetariko 10 iragarki aztertu ditugu. Hauen azterketa egiteko sei alor desberdin hartu ditugu, ea argumentu emozionalak edo arrazionalak erabiltzen dituen, ea umorea erabiltzen duen, didaktikoa den ala ez, musika, pertsonai ospetsuak erabiltzen duen edo ez eta ahotsa erabiltzen duen. Hauek dira aztertutako iragarkiak:
1. Surfer Toyota
2. Iberostar deseo
3. Barça tots podem
4. Mahou paraíso
5. Los Celtunis, Leche Celta
6. EITB
7. Lavadora, El Corte Ingles
8. Maletas, 11888
9. Emidio Tucci, El Corte Ingles
10. Guggenheim Bilbao

Argumentuei dagokienez esan dezakegu aztertutako iragarki gehienek argumentu emozionalak erabiltzen dituztela konprobatuta dagoelako gure emozioei eta esperientzia propioei zuzenduta eraginkortasuna lortu daitekela.

Umoreari dagokionez berdintasun bat ikusi dezakegu (6 umoredunak eta 4 umoregabeak), hori gertatzen da umorea eraginkorra izan daitekelako iragartzen ari garen produktuaren arabera, hau da iragarki jakin batzuetarako umorea aproposa izan daiteke eta beste batzuentzako ez. Umorea erabiltzea iragarki bat gogoratzea ekarri dezake barrea eragin digulako eta lagun edo gertutasun irudia eman dezakegu.

Aztertutako iragarki guztiak ez dira didaktikoak produktu ezagunak direlako eta ez delako behar instrukzio gehigarririk, didaktikotasuna produktu ezezagun eta berri bati buruzko informazioa emateko erabili daiteke.

Iragarki guztiak dute musika, guztiak fondo moduan bat izan ezik jinglea erabiltzen duena. Iragarki baten musika iragarki hori gogoratzea ekarri dezake, hau da, iragarkia gogoratzea musika gogoratzen dugulako eta askotan jingle onak jendearen buruetan geratzen dira.

Ospetsuen erabilpenean berdintasuna dago baita era aztertutako lau iragarkik ospetsua erabiltzen dutelako eta beste seik ez. Ospetsuak erabiltzen direnean ez da edozein ospetsu hartzen, pertsonaien baloreak eta duten irudia kontuan hartzen dira. Gainera pertsona askoren pentsamendua da ospetsu batek erabiltzen badu produktu hori nik bebai erabiliko dut.

Gehienetan ahotsa erabiltzen da eta gehienbat gizonezkoen ahotsa, egia da ere agian aztertutako iragarkien produktuengatik dela hori zeren eta produktu jakin batzuetarako emakumezkoen ahotsa erabiltzen delako eta beste batzeuntzako gizonezkoena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario